Itxi

Baskonia

LESIOA

Enoch "zenbait astez" egongo da jokatu gabe, orkatila batean duen lesioagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Baskoniaren barneko jokalariak ezin izan zuen parte hartu Valentzia Basketen eta Lenovo Teneriferen aurkako norgehiagoketan.

  • Steven Enoch

    Steven Enoch, joan zen denboraldiko partida batean. Argazkia: EFE

Cazoo Baskoniak ostegun honetan baieztatu duenez, Steven Enoch pibota jokatu ezinda egongo da "zenbait astez", ezker orkatilan duen lesioa dela medio.

Baskonia taldeko barneko jokalariak ezin izan zuen parte hartu Valentzia Basketen (71-81) eta Lenovo Teneriferen (79-85) aurkako neurketetan, eta badirudi ezingo dela egon Gasteizko taldeak 10 egunen buruan jokatu beharreko hurrengo 5 partidetan.

Gasteizko erakundeak jakinarazi duenaren arabera, "ezker orkatilaren aurreko sindesmosia" dauka minduta.

"Enoch bere sendatze prozesuan lanean ari da klubeko zerbitzu medikoekin batera, eta bere bilakaerak zehaztuko du noiz bueltatuko den taldearen dinamikara", azaldu dute Baskoniatik. Belgradeko Partizanen aurkako partidaren aurreko prentsaurrekoan ez entrenatzaileak ez klubak ez dute baieztatu ordezko baten bila ari ote diren.