Itxi

Baskonia

ERREGE KOPA

Joventuten aurka lehiatuko da Baskonia Kopako final-laurdenetako kanporaketan

A. A. | EITB MEDIA

Arabarrek ostiralean, otsailaren 17an, jokatuko dute euren partida, 21:30etik aurrera, larunbateko finalerdietara sailkatzeko asmoz.

  • Errege Kopako zozketako kanporaketak

    Errege Kopako zozketako kanporaketak. Argazkia: @ACBCOM

Astelehen honetan 2023ko Saskibaloiko Errege Kopako azken faseari dagozkion kanporaketak zozkatu dira, eta Cazoo Baskoniari Joventut Badalona Kataluniako taldea egokitu zaio final-laurdenetako kanporaketan. Hartara, arabarrek txapelketako antolatzailea gainditu beharko dute finalerdietara igaro ahal izateko.

Txapelketa otsailaren 16tik 19ra bitartean jokatuko da Badalonan, eta Baskoniak ostiralean, otsailaren 17an, egingo du bere debuta, 21:30ean. Kanporaketa hori gaindituz gero, gasteiztarrek Lenovo Tenerife – Kanaria Handia taldeen arteko kanporaketako irabazlea izango luke zain finalerdietan.

 

AZKEN FASEKO KANPORAKETAK:

Otsailak 16, osteguna

Real Madril – Valentzia (A) (18:30)

Bartzelona – Unicaja (B) (21:30)

------------------------------------------------------

Otsailak 17, ostirala

Lenovo Tenerife – Kanaria Handia (C) (18:30)

Joventut – Baskonia (D) (21:30)

------------------------------------------------------

Otsailak 18, larunbata

(A) vs (B) (18:30)

(C) vs (D) (21:30)

------------------------------------------------------

Otsailak 19, igandea

Finala (19:00)

------------------------------------------------------