Itxi

Baskonia

MVP

Chima Moneke Endesa Ligako jokalari onena izan da abenduan

Agentziak | EITB Media

Abenduko globalean, Monekek 19,4 puntuko batez bestekoa izan zuen, % 80,4ko eraginkortasuna jaurtiketa libreetan, % 55,2koa biko jaurtiketetan (16/29), % 42,1ekoa hirukoetan (8/19) eta 8,2 errebotetan.

  • Chima Moneke. Argazkia: EFE

    Chima Moneke. Argazkia: EFE

Chima Moneke nigeriarra, Baskoniako jokalaria, aukeratu dute 2023-24ko Endesa Ligako abenduko MVPrako, hilabetea 25,4ko balorazioarekin osatu ondoren.

Baskoniako pibotak, 2021-22 denboraldian Endesa Ligako boskote onenean izan zenak eta jardunaldiko jokalari onenaren banakako bost sari irabazi zituenak, 17 puntu sartu zituen Joventuten aurka, 22 Teneriferen aurka, 29 Palenciaren aurka, 6 Bartzelonaren aurka eta 23 Basquet Gironaren aurka.