Baskonia
Igandean, 12:15ean
Sonseca: 'Lesioak ezin dira Cajasoli ez irabazteko aitzakia izan'
Erredakzioa
Pibot madrildarraren ustez Pleissen, Milko Bjelicaren, Lamperen, Casurren eta Calbarroren lesioek eragina izaten dute entrenamenduak burutzerakoan.
-
Edu Hernandez Sonseca. Argazkia: EITB
Caja Laboral Baskoniak jokalari pila ditu min hartuta denboraldi hasiera honetan, baina Hernandez Sonsecak dioenez, "lesioak ezin dira aitzakia izan".
Edu Hernandez Sonsecak argi dauka Tibor Pleiss, Milko Bjelica, Fabien Causeur, Unai Calbarro eta Maciej Lampe jokalarien bajek, eragina izaten dutela lan saioetan. Jokalariak falta dira sistemak antolatzeko, eta horrek eragina izaten du kantxan.
Sonsecak debuta egin zuen Baskoniarekin iragan asteburuko partidan, baina igandean Buesa Arenan jokatuko du Caja Laboraleko jokalari gisa. Lesioak direla eta fitxatu zuen Baskoniak pibot madrildarra. Hernandez Sonsecari sevillarren aurka jokatu ondoren bukatzen zaio kontratua.