Saskibaloia
Eurokopa
Lointek Gernikak ezin izan du Universitas Pecsen aurka, Malosten (63-66)
EITB
Oso berdinduta izan den partidan, bi taldeek izan dute irabazteko aukera, baina, azkenean, Lucas Fernandezen jokalariek ezin izan dute mendean hartu C multzoko liderra.
-
Lointek Gernikak ezin izan du garaipena lortu. Argazkia: EITB.
Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin du, 63-66, Universitas Pecsen aurka, 2025-2026 denboraldiko Eurokopako fase erregularrean, C multzoan, Malosten, asteazken gauean. Hala, euskal taldeak, txapelketan oraingoz lau partida jokatuta, bi garaipen dituela jarraitzen du, eta, multzoko liderraren aurka galdu eta gero, helburua izango du bigarren postua eskuratzea.
Universitas Pecs Lointek Gernika baino hobeto sartu da partidara, eta Hungariako taldea, lehen laurdena amaituta, 7-22 ari zen gailentzen. Neurketa atsedenaldira iritsi denean, Lucas Fernandezen jokalariak zortzi puntu behetik zebiltzan, 30-38; euskal taldearen aurkariak kontrolpean zuen markagailua, baina, apurka-apurka, Lointek Gernika aldea murrizten ari zen, eta konfiantza handiagoa zuen kantxan.
Hirugarren laurdenean, Malostek gozatu du, Lointek Gernika bikain aritu baita; Bizkaiko taldeak 20-9ko partziala lortu du, eta, amaierarako hamar minutu gelditzen zirela, hiru puntuz ari zen irabazten, 50-47. Bi taldeek izan dute aukera garaipena eskuratzeko, une erabakigarrietan, baina Universitas Pecsek gehiago asmatu du azken laurdenean, eta, hortaz, gailendu egin da.
Fitxa teknikoa
63 - Lointek Gernika Bizkaia (7+23+20+13): Olaeta (9), Westerik (6), Bessoir (12), Jankovic (5) eta Matarranz (6) -hasierako bostekoa-; Krnjic (4), Castedo (9), Polleros (5) eta Adams (7).
66 - NKA Universitas Pecs (22+16+9+19): Studer (7), Varga (9), Torok (14), Toth (4) eta Reisingerova (23) -hasierako bostekoa- Ratkai (7), Olawuyi eta Dul (2).
Epaileak: Julien Malane (Luxenburgo), Nicolas Rotter (Alemania) eta Dogu Berk Innal (Alemania).
Nabarmentzekoa: Giro polita, Malosten.

