Saskibaloia
Fitxaketa
Helmi Tulonen, IDK Euskotrenen fitxaketa berria
EITB MEDIA
Jokalari finlandiarra taldeari laguntzera dator, Veronika Remenárová belaunean egingo dioten ebakuntzatik errekuperatzen den artean.
-
Helmi Tulonen, IDK Euskotreneko jokalaria
IDK Euskotrenen Helmi Tulonenen fitxaketa iragarri du astearte honetan. Klub donostiarrak azaldutakoaren arabera, 26 urteko jokalari finlandiarra taldeari laguntzera dator Veronika Remenárová baja den bitartean; izan ere, belauneko ebakuntza egingo diote eslovakiarrari.
Zehazki, artroskopia bat egingo diote, eta ezin izan dute zehaztu zenbat denbora beharko duen errekuperatzeko.
¿¿ FICHAJE
— IDK EUSKOTREN (@ibaetabasket) November 18, 2025
¿ La internacional absoluta finlandesa Helmi Tulonen llega a IDK Euskotren para ayudar al equipo las próximas semanas con la recuperación de Veronika Remenárová.
Ongi etorri, Helmi! ¿#IDKEuskotren | #BateraGOGOR pic.twitter.com/fuWiloeAYl

