Itxi

Saskibaloia

Inputatua

Manel Comasek ezeztatu egin du bi neskei sexu-erasoa egin ziela

Erredakzioa

Entrenatzaile ohiak albisteak ezustekoan hartu duela onartu du, eta Cajasoleko teknikari zenean bi neskei sexu-erasoa egin ziela ukatu du.

  • Manel Comas. Argazkia: EFE

    Manel Comas. Argazkia: EFE

Manel Comasek ukatu egin du  bi neskari sexu-erasoa egin ziela 2008an, Sevillako Cajasol taldearen entrenatzailea zelarik, eta albisteak ezustekoan hartu duela onartu du.

Teknikari ohiak komunikatu baten bidez hurrengoa adierazi du: “Nire inputazioari buruzko gertaeren inguruan, prentsan azaldutako albisteek ezustekoan hartu naute, ez baitira inoiz gertatu. Prozedimenduaren mamia jakin arte, ez dudala hitzik esango adierazi nahi dut”.

Sevillako epaitegi batek Manel Comas saskibaloi entrenatzailearen kontrako prozedura ireki du sexu-erasoa leporatuta. Epaitegiaren autoak hurrengoa dio: “biktimek zioten miresmena, eta adin tartea aprobetxatuta, minusbaliotasun psikikoa duen neska bat, eta 15 urteko beste bat erakarri zituen. Nesken borondatea oparien eta diru kopuru txikien bidez manipulatu zuen, eta behin baino gehiagotan sexu-erasoak egin zieten”.

Manel Comasek bi neskak saskibaloiaren eta Cajasol taldearen zale amorratuak izateagatik ezagutzen zituela onartu du, eta dirua “kontzientzia soziala” izateagatik eman ziela adierazi du.