Itxi

Saskibaloia

NBA

Miamik eta San Antoniok zazpigarren partida jokatuko dute

Erredakzioa

Floridako taldeak Spursen aurkako finala berdindu egin du, luzapenean garaipen garrantzitsua lortu ondoren (103-100). Titulua, zazpigarren norgehiagokan erabakiko da, Miamin.

  • Miami Heat garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Miami Heat garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

LeBron James zenbaki ikusgarriak lortu ditu (32 puntu, 11 asistentzia eta 10 errebote) San Antonio Spursen aurkako finaleko seigarren norgehiagoka irabazteko. Miami Heatek ez du hutsik egin zaleen aurrean, eta NBAko final handia, osteguneko zazpigarren neurketan erabakiko da.

Finaleko kanporaketa 3-3 berdindu du Floridako talde indartsuak, eta partida erabakigarria Miamiko American Airlines Arenan jokatuko da.

Ray Allen beteranoaren puntuak norgehiagokaren gakoa izan dira. Boston Celticseko jokalari ohiak bost segundoren faltan hirukoa lortu du, eta luzapena bultzatu du (95-95). Gainera, luzapenean, bi saskiratze libre erabakigarriak egin ditu.

Fitxa teknikoa:


103 - Miami Heat (27+17+21+30+8): Chalmers (10), Miller (8), Bosh (10), Wade (14), James (32) -hasierako bostekoa-, Andersen (1), Battier (9) eta Allen (9).

100 - San Antonio Spurs (25+25+25+20+5): Parker (19), Ginobili (9), Green (3), Duncan (30), Leonard (22) -hasierako bostekoa-, Bonner (-), Diaw (7), Splitter (5) eta Neal (5).