Saskibaloia
79-71
Real Madril, Endesa Ligako txapeldun
Erredakzioa
Madrildarrek Bartzelona gainditu dute finaleko bosgarren eta azken partidan. Bere historiako 31. liga txapelketa eskuratu dute Pablo Lasoren gizonek.
Real Madrid Bartzelonari nagusitu zaio 79 eta 71 Endesa Ligako finaleko bosgarren eta azken partidan. Madrildarren 31. liga txapelketa da, azken sei urteetan irabazten duten lehena.
Juan Carlos Navarrok zuntz haustura zuen eskuineko belaunean. Ondorioz, zortzi minutu eta erdi eskas jokatu zituen, baina puntu bakar bat sartu barik.
Real Madrilek jokoa kontrolpean izan zuen, eta markagailuan ahalik eta denbora laburrenean aldea zabaltzeko asmoz hasi zuen partida.
Gauzak horrela, talde zuria 10 eta 0 aurreratu zen, baina lehen laurdeneko amaierarako Bartzelonak aldea murriztu zuen (20-18). Bigarren laurdenean, partidak gora eta behera egin zuen etengabe, eta kataluniarrak aurretik jarri ziren zenbait momentutan. Baina kontrola madrildarrena zen, eta atsedenaldirako 41 eta 32 ziren aurretik berriro ere.
Bigarren zatian, Real Madril topera atera zen eta abantaila 17 puntura handitu zuen (50-33, 23. minutuan).
Hirugarren laurdenaren amaneran, 55-48ko emaitzak Bartzelona bizirik mantentzen zuen, baina ordurako kataluniarrak hustuta zeudela ematen zuen.
Amaierarako 25 segundoren faltan, Bartzelona bost puntura zegoen (76-71), baina ezer gutxi egiteko denbora geratzen zen.
Azkenean Real Madril izan zen garaile, 79-71. Madrildarrek euren historiako 31. titulua irabazi dute: lehena azken sei urteetan eta azken 20 urteetan euren zaleen aurrean ospatu ahal izan duten lehena.
Fitxa teknikoa:
79 - Real Madril (20+21+14+24): Rudy (15), Carroll (9), Mirotic (6), Llull (4) y Begic (4) –hasierako boskotea-, Rodríguez (5), Slaughter (5), Darden (13), Draper (4) eta Reyes (14).
71 - Bartzelona Regal (18+14+16+23): Marcelinho (2), Navarro, Oleson (4), Lorbek (3) y Tomic (9) –hasierako boskotea-, Sada, Mavrokefalidis (3), Wallace, Ingles (25), Rabaseda, Todorovic (2) eta Jasikevicius (23).