Saskibaloia
60-90
Espainiak Serbia jipoitu eta finalerdietarako txartela lortu du
Juan Antonio Orengan zuzentzen duen taldeak 60-90eko emaitzarekin irabazi dio Serbiari final-laurdenetako partida.
-
Espainiako jokalariak Serbiaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Espainiako saskibaloi selekzioak 60-90eko emaitzarekin jipoitu du Serbia Eurobasketeko final-laurdenetako partidan, eta Juan Antonio Orengak zuzentzen duen taldeak finalerdietarako sailkapena lortu du.
Espainia jaun eta jabe izan da partida hasieratik. Azkar hartu du abantaila Orengak zuzentzen duen taldeak, eta Serbiarrentzat ezinezkoa izan da aldeak murriztea. Espainiak finalera sailkatzea izango du helburu orain.
Fitxa teknikoa:
60 - Serbia (5+18+16+21): Nedovic (6), Bogdanovic (2), Bjelica (2), Kalinic (2) eta N. Krstic (4) -hasierako bostekoa-, Nemanja Krstic (3), Micic (8), Gagic (7), Andjusic (11), Katic (11) eta Stimac (4).
90 - Espainia (21+27+25+17): Rudy (19), Calderon (3), Ricky (5), Claver (9) eta Gasol (7) -hasierako bostekoa-, Rodriguez (22), Rey, San Emeterio (6), Llull (5), Aguilar (8), Gabriel (4) eta Mumbru (2).
Epaileak: Christos Christodoulou (GRE), Olegs Latisevs (LET) eta Srdan Dozai (KRO).