Itxi

Saskibaloia

Munduko Txapelketa

Serbiari irabazi dio Espainiak, eta galdu gabe bukatu du taldean

Erredakzioa

A Taldeko neurketa guztiak irabazi ditu Espainiako selekzioak, Azkena, Serbiaren kontra (73-89).

  • Serbia 73 - Espainia 89 / EFE.

    Serbia 73 - Espainia 89 / EFE.

Espainiak A Taldeko azken partida irabazi zion Serbiari (73-89), bientzat garrantzirik gabekoa, baina gogorra jokalarientzat, batez ere lehenengo zatian.  Espainiak ez du partidarik galdu lehenengo fase honetan.

Ez zegoen ezer jokoan, baina bi selekzioak intentsitatez eta saskiratzez betetako neurketa bat jokatzera irten ziren, hasieratik zoratuta. Markagailu altua heldu zen lehenengo laurdenaren bukaerara (20-34).

Gogor jokatu zuten bi taldeek, baina defentsa ona egin gabe. Pau Gasolek eta Juan Carlos Navarrok, inspiratuta, 10na puntu egin zuten.

Atsedenaldiak gauzak baretu zituen, baina Espainia berriz berotu zen. Bigarren zatia hobea izan zen defentsan, eta saskiratze kopurua txikitu zen.

FITXA TEKNIKOA

Serbia: Teodosic (10), Markovic (4), Kalinic (1), Bircevic (5) y Raduljica (13) -hasierako boskotea-, Bogdanovic (8), Bjelica (19), Stimac (6), Simonovic (5), Jovic eta Krstic (2).

Espainia: Pau Gasol (20), Rudy (9), Navarro (15), Rubio (12) y Marc Gasol (11) -hasierako boskotea-, Rodríguez (2), Calderón (8), Reyes (3), Claver, Llull (5), Ibaka (2) eta Abrines (2).

Partzialak: 20-34, 15-20, 21-17 eta 17-18.