Itxi

Saskibaloia

Munduko Txapelketa

Serbia arituko da Estatu Batuen kontra finalean

Erredakzioa

Milos Teodosicek garaipenera eraman zuen Serbia Frantziaren aurka (85-90), eta Estatu Batuen aurka arituko da Madrilen.

1:09

Serbiako selekzioa Munduko Saskibaloi Txapelketaren finala jokatzeko sailkatu da, Estatu Batuen aurka. Milos Teodosicen lidergoari esker, nagusitasunez irabazi zion Frantziari (85-90), Nicolas Batum bikain batekin (35 puntu).

Serbiarrak intentsitate eta gogo handiagoekin irten ziren kantxara, lehenengo aldeak irekita. Frantziako selekzioak Boris Diawen bidez erantzun zuen.

Hala ere, Milos Teodosic izan zen protagonista. Nahi bezala ibili zen kantxan (18puntu atsedenaldian). Serbiak behin baino gehiago izan zuen Frantziaren puntu kopuru bikoitza.

Serbiaren joko zuzenak erasoan 32-46ra eraman zuen markagailua atsedenaldian. Serbiak aldea kudeatu zuen azkenean, eta finalerako txartela lortu zuen.

FITXA TEKNIKOA

Frantzia: Heurtel (12), Batum (35), Lauvergne (4), Diaw (13) y Gelabale (2) -hasierako boskotea-, Diot (2), Jackson (3), Fournier (10), Pietrus eta Gobert (4).

Serbia: Teodosic (24), Bjelica (10), Markovic (11), Kalinic (8) y Raduljica (11) -hasierako boskotea-, Bogdanovic (13), Bircevic, Simonovic (2), Jovic eta Krstic (11).

Partzialak: 15-21, 17-25, 14-15 eta 39-29.