Saskibaloia
Gaur, 19:00etan
Real Madril eta Bartzelona, aurrez aurre finalean
Erredakzioa
Finalerdietan, Unicaja kanporatu du Barçak (87-79) eta Pablo Lasoren taldea Joventut baino gehiago izan da (83-100).
-
Rudy Fernandez, Joventuten aurka. Argazkia: EFE
Real Madrilek eta FC Bartzelonak jokatuko dute aurtengo ACB Kopako finala. Neurketa gaur jokatuko da Las Palmasen, 19:00etatik aurrera. Zuriek titulua defendatuko dute, eta katalanek mendekua hartzea izango dute helburu. Azken sei urteetan bost aldiz neurtu dituzte indarrak txapelketa honetako final handian.
Finalerdietan, Unicaja kanporatu du Barçak (87-79) eta Pablo Lasoren taldea Joventut baino gehiago izan da (83-100).