Saskibaloia
Eurobasket 2015
Sufrituta sartu da Espainia final-zortzirenetan (76-77)
Efe
Estatuko selekzioak Alemania gainditu du, azken segundoan erabakitako neurketan.
-
Sergio Llull. Argazkia: Efe.
Espainiako selekzioa Eurobasketeko final-zortzirenetarako sailkatu da, Alemaniari 76 eta 77 irabazita. Pau Gasol eta Sergio Rodriguez izan dira jokalaririk onenak.
Dennis Schöederrek jaurtiketa libre bat huts egin du partida amaitzeko lau segundo falta zirenean, eta horri esker ez da luzapenean argitu behar izan irabazlea. Azken segundoetan emozioa izan da nagusi, baina, azkenean, Alemaniak agur esan dio Eurobasket honi.
Fitxa teknikoa:
76 - Alemania (20+18+10+28): Tadda, Pleiss (10), Nowitzki (10), Schroder (26) eta Zipser (7) –hasierako boskotea-; Lo (14), Giffey (2), King, Schaffartzik, Benzing (3), Gavel eta Voigtmann (4).
77 - Espainia (18+23+19+17): Pau Gasol (16), Ribas (8), San Emeterio, Llull (14) eta Mirotic (12) –hasierako boskotea-; Rudy (5), Reyes (1), Rodríguez (19) eta Hernangómez (2).