Itxi

Saskibaloia

2015eko Eurobasketa

Espainia, Europako txapeldun

Erredakzioa

Sergio Scariolok zuzentzen duen taldeak Eurobasketa irabazi du, finalean Lituania 80-63ko emaitzarekin gainditu ostean. Talde espainiarra jaun eta jabe izan da finalean.

Espainia Europako txapeldun izendatu da, 2015eko Eurobasketeko finalean Lituaniari 80-63 irabazi ostean. Sergio Scariolok zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da 40 minutuetan zehar eta garaipena merezitakoa izan da.

Hasieratik partidaren jabe izan da Espainia. Hamaseigarren minuturako, 34-18 irabazten jarri da talde espainiarra. Lituaniarrak, ordea, ez dira behera etorri eta atsedenaldira iritsi orduko aldeak murriztea lortu dute (41-33). Espainiak, bere jokoa egiten jarraitu du, eta hirugarren laurdeneko laugarren minutuan 17 puntuko aldea lortu du (52-35).

Hamazazpi puntuko abantailarekin ekin dio azken laurdenari Espainiako selekzioak eta ez du emaitzari eusteko arazorik izan. Azkenean, 80-63 eta Espainia, Europako txapeldun.

Fitxa teknikoa:

80 - Espainia (19+22+19+20): Pau Gasol (25), Rudy Fernandez (11), Ribas (5), Llull (12) eta Mirotic (8) -hasierako bostekoa- Reyes (8), Rodriguez (4), Aguilar, Vives, Hernangomez, San Emeterio eta Claver (7).

63 - Lituania (8+25+10+20): Kalnietis (13), Maciulis (8), Seibutis (13), Jankunas (3) eta Valanciunas (10) -hasierako bostekoa-, Gailius (1), Sabonis, Kuzminskas (8), Kavaliauskas (4), Javtokas, Milaknis (3) eta Lekavicius.

Epaileak: Luigi Lamonica (ITA), Ilija Belosevic (SRB) eta Borys Ryhyk (UKR).