Itxi

Baskonia

Final-laurdenak (2. partida)

CSKA-Caja Laboral (Euroliga): Irudi kaskarra hobetzea dute helburu

Erredakzioa

Splitterrek 21 minutu jokatu zituen final-laurdenetako aurreneko partidan eta hori izan zen onena gasteiztarrentzat. Bigarren hitzordua, ostegun honetan 18:15etik aurrera.

Caja Laboralek eta Moskuko CSKAk Euroligako final-laurdenetako bigarren partida jokatuko dute ostegun honetan Universal Sports Hallen, 18:15etik aurrera. Aurreneko neurketan jaun eta jabe izan ziren errusiarrak eta Baskoniak goitik behera hobetzea du helburu.

Dusko Ivanovic entrenatzaileak lan handia egin beharko du taldearen jokoak hobera egitea nahi badu. Splitterrek 21 minutu jokatzea izan zen partidako onena gasteiztarrentzat. Hilabete eta erdi eman du lesionatuta, baina pixkanaka osatzen ari da. Caja Laboralek behar du.