Baskonia
Final-laurdenak (3. partida)
Caja Laboral-CSKA (Euroliga): Moskutarrei aurre egitea, helburua
Erredakzioa
Moskun merezitako bi porrot jaso ditu Baskoniak eta Buesa Arenan suspertzeko aukera izango du (asteartean, 19:30ean).
Caja Laboralek Moskuko CSKA hartuko du astearte honetan (19:30ean) Gasteizen Euroligako final-laurdenetako hirugarren partidan.
Baskoniarren helburua garaipena lortzea eta CSKAri aurre egiteko gai direla erakustea da. Moskun merezitako bi porrot jaso ditu Baskoniak, 23 eta 30 puntuko desabantailarekin. Irudi benetan kaskarra eskaini dute Ivanovicen gizonek aurreneko bi partidetan. Buesa Arenan suspertzeko aukera izango dute.