Saskibaloia
Zozketa
2017ko EuroBasketeko multzoak, osatuta
Erredakzioa
Espainiako selekzioa B multzoan egongo da, eta Errumania, Hungaria, Txekiar Errepublika, Kroazia eta Montenegro izango ditu aurkari.
-
2017ko Eurobasketeko zozketa egin da Istanbulen. Argazkia: EFE
2017ko EuroBasketa abuztuaren 31n hasi eta irailaren 17an bukatuko da. Turkia, Israel, Finlandia eta Errumania izango dira egoitzak. Zozketa, astearte honetan egin da Istanbulen, Turkian.
Multzoak:
A multzoa, Helsinki (Finlandia): Finlandia, Islandia, Frantzia, Grezia, Eslovenia eta Polonia.
B multzoa, Tel Aviv (Israel): Israel, Lituania, Italia, Georgia, Alemania eta Ukraina.
C multzoa, Cluj-Napoca (Errumania): Errumania, Hungaria, Espainia, Txekiar Errepublika, Kroazia eta Montenegro.
D multzoa, Istanbul (Turkia): Turkia, Errusia, Serbia, Letonia, Belgika eta Britainia Handia.