Saskibaloia
Munduko saskibaloi txapelketa
Serbia-Espainia, (92-89): Espainiarrak, Munduko txapelketatik at
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Serbiak finalerdietarako txartela lortu du partida ona jokatuta. Teodosicek partida bukatzeko hiru segundoren faltan sartutako hiruko ikusgarriak erabaki du norgehiagoka.
Serbiarrak partida osoan zehar agindu dute eta aurretik joan dira markagailuan azken laurdenera arte. Azken laurden horretan erreakzioantu du Scarioloren taldeak eta partida oso parekatua joan da azken segundoetan. Bukaerarako hiru segundo falta zirenean 89-89 berdinduta zeuden. Orduan Teodosicek hiruko ikusgarria sartu du eta abantaila eman dio Serbiari (92-89). Azken baloi jabetza Espainiarentzat izan zen, baina ez zuten saskira ere jaurti.
Azkenean, Serbiak 92-89 irabazi zuen eta Espainia Mundialetik at geratu da.
Fitxa teknikoa:
92 - Serbia (27+22+18+25): Teodosic (12), Rasic, Bjelica (14), Perovic (2), Velickovic (17) -hasierako bostekoa-, Krstic (13), Tepic (2), Paunic, Markovic, Savanovic (15) eta Keselj (17).
89 - Espainia (23+18+23+25): Rubio (3), Rudy (15), Navarro (27), Garbajosa (18), Gasol (13) -hasierako bostekoa-, Raúl, Reyes (2), Vázquez (4), Llull (4), San Emeterio eta Mumbru (3).
Turkia 95-Eslovenia 65
Turkiak Munduko saskibaloi txapelketako finalerdiak jokatu ditu gaur gauean Esloveniari 95-68 irabazi ondiren.&' || 'nbsp;Partida erraza izan da mundialeko antolatzaileentzat eta Serbia izango dute aurkari finalerdietan.