Baskonia
ACBko lehen jardunaldia
Caja Laboral-Meridiano: Baskoniaren astindua (92-47)
Erredakzioa
Ondo baino hobeto hasi du Baskoniak ACB tituluaren defenta, etxean oso erraz Alacant mendean hartuta. Barac izan da onena.
Caja Laboral Baskoniak garaipena erosoa eskuratu du Meridiano Alicanteren aurka jokatutako ACBko lehen jardunaldian (92-47). Bikain hasi dute beraz Ivanovicen gizonek Liga tituluaren defentsa, joko ona eskainiz eta zaleak konbentzituz.
Gasteiztarrek ez dute aurkaririk izan eta hasieratik errenta erabakigarria erdietsi dute. Stanko Barac izan da norgehiagokaren protagonista. 17 puntu egin ditu eta 22ko balorazioa jaso du.
Fitxa teknikoa:
92. Caja Laboral (20+28+25+19): Huertas (7), Oleson (9), San Emeterio (9), Teletovic (15), Barac (17)-hasierako bostekoa-, Ribas (5), Bjelica (8), Pietrus (7), Haislip (7), Logan (8).
47. Meridiano Alicante (17+9+10+11): Llompart (4), Erdogan (9), Cazorla, Doellman (5), Andriuskevicius (9) -hasierako bostekoa-, Sow (10), Ibarra, Stojic (7), Urtasun (3), Weigand, Rejon.