Saskibaloia
Ostegunean hasiko da
Saskibaloiko Koparako deituta zegoen greba, bertan behera
Agentziak | eitb.eus
Akordiora heldu dira Saskibaloi Kluben Elkartea (ACB) eta Saskibaloi Jokalari Profesionalen Elkartea (ABP).
Saskibaloi Kluben Elkartea (ACB) eta Saskibaloi Jokalari Profesionalen Elkartea (ABP) batzartu egin dira gaur Kirol Batzorde Gorenaren egoitzan eta akordiora heldu dira.
Jokalariek grebara deitu zuten asteazkenerako, eta horrek arriskuan jartzen zuen Errege Kopa jokatzea.
Jose Ramon Lete Kirol Batzorde Goreneko presidenteak bitartekari lanak egin ditu, aurreko ostegunean egin legez. Joan zen asteko bileran, baina, akordiorik gabe bukatu zuten bilera hura.