Itxi

Saskibaloia

Dia Liga

Lointek Gernikak eta IDK Gipuzkoak playoffetarako txartela lortu dute

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak 89-75 irabazi dio Cadi La Seuri eta talde gipuzkoarrak 67-57 irabazi dio Nissan Al-Qazeres Extremadurari.

  • Lointek Gernika Bizkaia. Argazkia: EiTB

    Lointek Gernikako jokalariak zaleak txalotzen. Argazkia: EiTB

Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Gipuzkoak Dia Ligako playoffetarako txartela lortu dute larunbat honetan. Bestalde, Campus Promete taldeak maila galdu du, eta datorren denboraldian LF2 mailan jokatuko du Movistar Estudiantesekin batera.

Gernikak aurkari zuzena zen Cadi La Seu taldeari irabazi dio 89-75eko emaitzarekin. Bizkaiko taldea desabantailarekin iritsi da atsedenaldira, baina bigarren zatian nagusi izan da. Playoffetarako beste txartela IDK Gipuzkoak eskuratu du Nissan Al-Qazeres Extremadurari 67-57 irabazita.

Star Center Uni Ferrol-Lointek eta Mann Filter-IDK Gipuzkoa, playoffetako kanporaketak

Star Center Uni Ferrol izango da Lointek Gernika Bizkaiaren aurkaria eta Mann Filter IDK Gipuzkoarena, ostegunean hasiko diren Dia Ligako playoffetako final-laurdenetan. Perfumerias Avenida eta Spar Citylift Girona taldeak zuzenean finalerdietara sailkatuta daude.