Itxi

Saskibaloia

Dia Liga

Gasteizek hartuko du 2019ko Erreginaren Kopa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean jokatuko da txapelketa Arabako hiriburuan.

  • Vitoria-Gasteiz

    Vitoria-Gasteiz

Espainiako Saskibaloiko Federazioak asteazken honetan jakitera eman duenez, Vitoria-Gasteiz aukeratu du Dia Ligako 2019ko Erreginaren Kopa hartzeko. Horrenbestez, otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean jokatuko da aipatu txapelketa Arabako hiriburuan.

Euskal Saskibaloi Federazioak, RPK Araski taldearekin lankidetzan, aurkeztutako proiektuak Espainiako Federazioaren oniritzia jaso du, gainerako beste hiru hautagaien aurretik. Aurtengo berrikuntzetako bat da txapelketa zortzi taldek jokatuko dutela.

Hain zuzen ere, Gasteizen izango dira Dia Ligako lehenengo itzuliaren amaieran, hau da, abenduaren 30ean jokatuko den 13. jardunaldiaren ostean, sailkapeneko lehen zazpi postuetan kokaturik dauden taldeak, baita RPK Araski ere, anfitrioi gisa duen eskubideagatik.