Saskibaloia
Endesa Ligako finala
Carrollen hirukoak markagailua irauli du azken segundoan (81-80)
Agentziak | Erredakzioa
Real Madrilek finaleko bigarren partida ere irabazi zuen neurketa amaiera ikusgarri bati esker.
Jaycee Carroll jokalaria izan zen Endesa Ligako finaleko bigarren partidako heroia. 25 puntu egiteaz gain, Real Madrili garaipena eman zion saskiratzea egin zuen azken segundoan hiruko bikain baten bitartez.
Talde zuriak 81-80 gainditu zuen Bartzelona WiZink Center pabiloian jokatutako neurketan eta 2-0 jarri da Endesa Ligako play-offetako finalean.
Bartzelonak partida oso serioa egin zuen eta hasieratik jarri zen aurretik markagailuan. Thomas Heurtelek 30 puntu egin zituen, taldea maila altuan ibili zen defentsan, baina ez zen nahikoa izan.
Barça aurretik heldu zen azken laurdenera eta neurketa amaitzeko 4 minuturen faltan 63-72 irabazten zebilen; halere, Pablo Lasoren gizonek garaipenean sinetsi eta azken jokaldian erdiestea lortu zuten. Jaycee Carrollen hirukoa ikusgarria izan zen.
Fitxa teknikoa
81 - Real Madril (11+18+24+28): Randolph (6), Rudy (7), Campazzo (4), Tavares (11) eta Deck (1) -hasierako taldea-, Causeur (2), Ayón (8), Llull (13), Carroll (25), Taylor, Reyes (1) eta Thompkins (3).
80 - Bartzelona Lassa (17+17+25+21): Pangos (9), Ribas (2), Singleton (4), Claver (12) eta Tomic (6) -hasierako taldea-, Hanga, Heurtel (30), Oriola (12), Smits (5) eta Kuric.
Epailea: Jose A. Martín, Antonio Conde eta Rafael Serrano. Facundo Campazzo (m.38), Pierre Oriola (m.40) eta Randolph (m.40) kanporatuak izan ziren, 5 pertsonal egiteagatik.
Intzidentziak: Endesa Ligako bigarren partida, Madrileko Kirol-Jauregian (WiZink Center) jokatutakoa 12.247 ikusleen aurrean.
¿ ¡Así ha sido el FRENÉTICO final del 2º partido contra el @FCBbasket!
— Real Madrid Basket (@RMBaloncesto) 2019(e)ko ekainaren 17(a)
¿ @JayceeCarroll#HalaMadrid | #PlayOffLigaEndesa pic.twitter.com/RQHU8C8kW9