Itxi

Saskibaloia

Endesa Ligako Finala

Real Madrilek titulua eskuratzeko lehenengo aukera du gaur

Pablo Lasoren taldeak garaipen bakarra behar du play-offetan 2019ko Endesa Liga eskuratzeko.

  • Pablo Laso

    Pablo Laso

Bartzelona Lassak eta Real Madrilek Endesa Ligako play-offetako finalaren hirugarren partida jokatuko dute gaur iluntzeko 21:00etan (#vamos kateak ematen du neurketa).

Aurreko bi partidak talde zuriak irabazi zituen; lehenengoa, aise, hogei puntuko aldeagatik (87-67) eta bigarrenean markagailua irauli zuten Carrollen saskiratze ikusgarri eta bikainean azken segundoan (81-80).

Svetislav Pesic entrenatzaile katalanaren taldeak ezin du huts egin gaur. Titulua eskuratu nahi badute geratzen diren hiru partidak irabazi behar dituzte, hurrengo biak Bartzelonan eta bosgarren bat baldin badago berriro ere Madrileko WiZink Center pabiloian.

Ante Tomic jokalariak argi uzi du bigarren neurketan eman zuten maila erakutsi behar dutela gaur garaipena eskuratu ahal izateko, bestela ez dutela aukerarik izango.

FITXA TEKNIKOA

BARTZELONA LASSA: Pangos, Ribas, Claver, Singleton eta Tomic --hasierako ustezko bostekoa--; Hanga, Heurtel, Oriola, Kuric, Pustovyi, Blazic eta Smits.

REAL MADRIL: Campazzo, Rudy Fernandez, Taylor, Randolph eta Tavares --hasierako ustezko bostekoa--; Llull, Ayon, Thompkins, Causeur, Deck, Reyes eta Carroll.

Epaileak: Hierrezuelo, Cortes eta Bulto.

Pabiloia: Palau Blaugrana.

Ordua: 21.00.