Itxi

Saskibaloia

11. jardunaldia

IDK Gipuzkoak Perfumerias Avenida hartuko du etxean

eitb.eus

Neurketa ETB1k eta eitb.eus-ek zuzen-zuzenean eskainiko dute igandean goizeko 12:10etatik.

  • Parida zaila IDK Gipuzkoarentzat

    Parida zaila IDK Gipuzkoarentzat

Asteburu honetan Endesa Emakumezkoen Ligako 11. jardunaldia jokatuko da.

Ligako azken partida irabazi ondoren, IDK Gipuzkoak Perfumerias Avenida talde indartsua hartuko du etxean. Neurketa igande goizean jokatuko dute, 12:10ean, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute.

Gernika Bizkaiak, bere aldetik, sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen du, eta sailkapen nagusian hamabigarren tokian dagoen Campus Promete jasoko du jardunaldi honetan. Bestalde, bizkaitarren kontrako euskal derbia galdu ostean, RPK Araskik Al-Qazeresi egingo dio bisita larunbatean, 13:00etan.

11. JARDUNALDIA

Abenduak 7, larunbata

13:00 Al-Qazeres – RPK Araski

18:15 Bembibre – Quesos El Pastor

18:30 Gernika Bizkaia – Campus Promete

20:00 Cadi La Seu – Valentzia Basket

Abenduak 8, igandea

12:10 IDK Gipuzkoa – Perfumerias Avenida

12:15 Mann-Filter – Ensino

13:00 Clarinos Tenerife – Uni Girona