Itxi

Saskibaloia

13. jardunaldia

Gernika Bizkaia - IDK Gipuzkoa taldeen arteko euskal derbia

eitb.eus

RPK Araskik Kanaria Handian du partida, gasteiztarrek Clarinos Teneriferen kontra jokatuko dute. Bi partida larunbatean jokatuko dira, abenduaren 21ean.

  • Gernika Bizkaia vs IDK Gipuzkoa partida baten irudia

    Gernika Bizkaia vs IDK Gipuzkoa partida baten irudia

Larunbat honetan, San Tomas egunean, Emakumezkoen Endesa Ligako hamahirugarren jardunaldian euskal derbia jokatuko da.

Gernika Bizkaiak, hirugarren sailkapenean, IDK Gipuzkoa taldea hartuko du bihar. Bizkaitarrek azken partida galdu zuten bolada onari amaiera emanez eta gipuzkoarrek garaipen bakarreko aldea dute jaisteko postuekin.

Beste alde batetik, RPK Araskik Kanaria Handian du partida, gasteiztarrek Clarinos Teneriferen kontra jokatuko dute. Bi taldeak berdinduta daude sailkapeneko zona epelean zazpi garaipenekin.

13. JARDUNALDIA
 
Abenduak 21, larunbata

18:00 Clarinos Tenerife - RPK Araski

19:00 Al-Qazeres - Perfumerias Avenida

19:00 Bembibre - Ensino
 
19:00 Cadi La Seu - Uni Girona

19:00 Gernika Bizkaia - IDK Gipuzkoa

19:00 Mann-Filter - Campus Promete

19:00 Valentia Basket - Quesos El Pastor