Itxi

Saskibaloia

Emakumezkoen Endesa Liga

IDK Gipuzkoa garaile, Gernika Bizkaiaren kontrako derbian

eitb.eus

Gipuzkoarrek 67-70 gainditu zuten talde bizkaitarra. RPK Araskik, bestalde, Tenerifen galdu zuen.

  • Bizkaia Gernika-IDK Gipuzkoa

    Bizkaia Gernika-IDK Gipuzkoa

Emakumezkoen Endesa Ligako hamahirugarren jardunaldian euskal derbia jokatu zen Malosten Gernika Bizkaia eta IDK Gipuzkoa taldeen artean.

Talde gipuzkoarrak ezustekoa eman zuen eta garaipen handia erdietsi zuten sailkapenean aurrera pausoa emateko. IDK Gipuzkoak 67-70 irabazi zuen eta jaisteko postuak pixka bat urrunago dituzte orain. Gernika Bizkaia taldea laugarren da porrota eta gero.

RPK Araskik, bestalde, ezin izan zuen Clarinos Tenerife (86-78) taldearen kontra Kanaria Handian jokatutako neurketan eta zazpigarren tokian daude sailkapenean.

13. JARDUNALDIA

Gernika 67-70 IDK Gipuzkoa
Al-Qazeres 55-69 Per. Avenida
Mann-Filter 72-67 C. Promete
Adelantados cRPK Araski
Bembibre 57-69 Ensino
Cadi La Seu 54-56 Girona
Valentzia 62-49 Q. El Pastor