Itxi

Saskibaloia

EUROKOPA

Gernika Bizkaia historia egiteko zorian dago

EITB.EUS

Bizkaitarrek Eurokopako final-zortzirenetara sailkatzeko itzulerako partida jokatuko dute gaur Tsmoki-Minskel taldearen kontra. Bielorrusian 52-57 irabazi zuten, 5 puntuko aldea lortuz.

  • Lointek Gernika Bielorrusian

    Lointek Gernika Bielorrusian. Argazkia: EITB

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako final-zortzirenetara sailkatzeko itzulerako partida jokatuko du gaur (20:00etan) Tsmoki-Minskel taldearen kontra, Gernikako Maloste kiroldegian. Bizkaitarrek 52-57 irabazi zuten Bielorrusian eta oraingoan, 5 puntuko aldea defendatu beharko dute.

Mario Lopezen neskak borrokarako gogoa eta kemenarekin datoz,  ligako azken norgehiagokan Mann-Filter 78-58 irabazi ostean. Gernika eta Bizkaia handitasunez eraman nahi dituzte eta horretarako, jokalarien kontzentrazioa erabatekoa da.

Hala ere, aurkariak oinarri sendoa du eta gernikarrak kontuz ibili beharko dira Bartáková, Rachel Theriot, Oderah Chidom eta Viktoryia Hasper bezalako jokalariekin.

Hiribildu foralaren taldea Eurokopako final-zortzirenetara pasatzen bada, KSC Szekszard taldearen kontra jokatuko du joaneko partida Gernikan. Hungariarrak lehenengo faseko hoberenetarikoak izan dira. 

EiTB4k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute lehia hori, arratsaldeko 20:00etan.