Itxi

2019/12/18

19:04

Saskibaloia

EUROKOPA

Gernika Bizkaiak Bielorrusian irabazi du (52-57)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Tsmoki-Minskel taldea gainditu egin dute bizkaitarrek eta gertuago dituzte Eurokopako final-zortzirenak. Bueltako partida urtarrilaren 9an izango da.

  • Lointek Gernikako jokalariak irribarretsu, Minsken irabazi eta gero.

    Lointek Gernikako jokalariak irribarretsu, Minsken irabazi eta gero. Argazkia: Lointek Gernika

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako final-zortzirenetara sailkatzeko bidean lehen urratsa eman du gaur, Bielorrusiako Tsmoki-Minskel taldea gainditu eta gero (52-57)

Norgehiagoka Minsken (Bielorrusiako hiriburua) jokatu da, eta lortutako 5 puntuko aldea defendatu beharko dute bueltako partidan.

Nogaye Lo Sylla pibota izan da Bizkaiko taldeko jokalaririk nabarmenena. Balearretakoak 14 puntu, 7 errebote eta 19ko balorazioa pilatu ditu. Berarekin batera bikain jardun duten beste bi jokalari Julie Wojta hegaleko estatubatuarra (7, 12 eta 20) eta Nikolina Milic bosniarra (13 eta 8) izan dira.

Etxekoen aldetik, bere bi pibot nagusien jarduna nabarmendu da: Oderah Chidom (15, 8 eta 27) eta Viktoryia Hasper (11, 5 eta 15)

Neurketa oso parekatua izan da, baina Mario Lopezerenak aurretik joan dira ia beti. Bisitariak 40-50 aurreratu dira azken laurdenean, eta bazirudien dena erabakita zegoela. Aitzitik, etxekoak suspertu egin dira, eta 11 eta 2ko partzialarekin puntu bakarrera hurbildu dira. Gainera, aurretik jartzeko aukera ere izan dute, baina ez dute asmatu hiruko jaurtiketa.

Ondoren, Gernikak berriro heldu dio aginte-makilari, eta norgehiagoka bereganatzeko abilezia erakutsi du.

Bueltako partida urtarrilaren 9an izango da, Gernikako Maloste kiroldegian, eta EiTBk zuzenean eskainiko du lehia hori.

Fitxa teknikoa

52 - Tsmoki-Minsk (16+11+9+16): Lenka Bartakova (5), Rachel Theriot (12), Ala Murauskaya (4), Viktoryia Hasper (11) eta Katsiaryna Rybalka (2) -hasierako bostekoa-; Yauheniya Stsiapanava, Kseniya Vabishchevich (3) eta Oderah Chidom (15).

57 - Lointek Gernika (16+12+13+16): Ocete (3), Dietrick (10), Wojta (7), Arrojo (4) eta Milic (13) -hasierako bostekoa-; Ariztimuño, Molina (3), Mazionyte, Naiara Diez (3) eta Nogaye Lo (14).

Partzialak: 16-16, 27-28 (atsedenaldia); 36-41 eta 52-57 (amaiera).

Epaileak: Mindaugas Vecerskis (Lituania), Jonas Bille (Dnimarka) eta Sergii Tyslenko (Ukraina). Ez dute inor kanporatu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;