Itxi

Saskibaloia

EUROKOPA

Lointek Gernika Bizkaia-Szekszard, gaur, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en

EITB.EUS

Bihar bizkaitarrek talde hungariarra hartuko dute Malosten, txapelketako final-hamaseirenetako joaneko norgehiagokan, 20:00etatik aurrera.

0:39
Lointek Gernikako jokalariak

Gaur, iluntzeko 20:00etan, Lointek Gernika Bizkaiak jokatuko duen Eurokopako partida zuzenean emango dute ETB4k eta eitb.eus-ek. Mario Lopezen taldeak Hungariako Szekszard taldea hartuko du Malosten, txapelketako final-hamaseirenetako joaneko norgehiagokan.

Talde bizkaitarra final-hamaseirenetan sailkatu zen, aurreko kanporaketan Tsmoki-Minsk talde bielorrusiarrari gailendu ostean. Gaur Szekszarden aurka neurtuko da eta bueltako partida urtarrilaren 29an jokatuko da, Hungarian.

Gernikak ligako lanak eginda ekingo dio Eurokopako erronka historikoari. Izan ere, pasa den larunbatean elkarren segidako laugarren garaipena lortu zuen Bembibreren aurka.