Itxi

Saskibaloia

EMAKUMEZKOEN LIGA

Lointek Gernikak eta IDK Gipuzkoak irabazi egin dute, RPK Araskik, galdu

EITB.EUS

Bizkaitarrek 62-72 garaitu zuten Clarinos Tenerife, gipuzkoarrek 53-55 Girona eta arabarrek 64-62 geratu ziren Valenciaren kontra.

  • Lointek Gernika-Mann Filter

    Lointek Gernika-Mann Filter. Argazkia: EFE

Lointek Gernika Bizkaiak ez du huts egiten ez Eurokopan ez Ligan. Pasa den ostegunean aise menderatu zion Minskiri (83-56) eta Eurokopako final-zortzirenetan izango da. Larunbatean, Emakumezkoen Ligako 16. jardunaldiko partida ere irabazi zuen, Clarinos Tenerifearen aurka (62-72), ligan elkarren segidan garaitzen duen hirugarren norgehiagoka. Bizkaitarrek hirugarren jarraitzen dute.

IDK Gipuzkoak berriz ere irabazi zuen atzo, Gironaren kontra (53-55). Gipuzkoarrak hamargarren postuan daude, bederatzigarren dagoen Campus Prometerekin puntuetara berdinduta.

RPK Araskik, ordea, jardunaldi honetan galdu egin du. Larunbatean Valenciak arabarrak garaitu zituen (64-62) eta RPK Araskik baino hiru puntu gehiago ditu sailkapenean. Hala ere, bosgarren postuan mantentzen dira. 

16. JARDUNALDIA

Girona 53-55 IDK Gipuzkoa
Q. El Pastor 73-79 Ensino
Valencia f. 64-62 RPK Araski
Cadi La Seu 61-81 C. Promete
Bembibre 39-93 Per. Avenida
Adelantados 62-72 Gernika
Mann-Filter 66-57 Al-Qazeres