Saskibaloia
Erreginaren Kopa
Lointek Gernika vs RPK Araski, final-laurdenetan
eitb.eus
Kanporaketa martxoaren 5ean, ostegunean, jokatuko da Salamancan, eta finala hilaren 8an, igandean.
-
Araski eta Gernika, Kopam
Salamancako Udaletxean egin da 2020ko Erreginaren Koparen zozketa gaur. Lehiaketa martxoaren 5etik 8ra bitartean jokatuko da Salamancako Multiusos Sanchez Paraiso Pabiloian eta guztira zortzi talde izango dira bertan, tartean, Lointek Gernika Bizkaia eta RPK Araski.
Zozketak euskal derbia utzi du final-laurdenetan.
Final-laurdenak
Osteguna 5
A) Perfumerías Avenida vs Durán Ensino (20:30ean)
B) Lointek Gernika Bizkaia vs RPK Araski (18:00etan)
Ostirala 6
C) Valentzia Basket vs Ciudad de la Laguna de Tenerife
D) Spar Citylift Girona vs Cadí La Seu
Finalerdiak
Larunbata 7
A) vs B) 13:00etan,
C) vs D) 16:30ean,
Finala
Igandea 8, 13:00etan.