Itxi

Saskibaloia

Urte honetarako

Euroliga eta Eurokopa Zortziko Finaletan erabaki daitezke

eitb.eus

Koronabirusaren pandemiagatik lehiaketak normaltasunez ezin badira amaitu.

  • Euroliga

    Euroliga

Jordi Bertomeuk, Euroligako presidenteak, Euroligkoa eta Eurokopako txapelketak Zortziko Finaletan erabaki daitezkeela san du, CIVOD-19aren pandemiagatik lehiaketak normaltasunez ezin badira amaitu.

'Lanean ari gara aukera ezberdinak lantzen. Gure txapelketak normaltasunez ezin badira jokatu buruan dugun ideia playoffen ordez Zortziko Finalak jokatzea da. Lauko Finala ere hor barruan sartuko litzateke. Baina beti ere lehentasuna jokalarien osasuna izango da eta hori zainduko dugu', adierazi du Bertomeuk hedabideen aurrean emandako bideokonferentzia batean.

Euroligako presidenteak Lauko Finala ez dela Kolonian izango aurreikusitako datetan baieztatu zuen eta sarrerak erosita zituzten zaleei dirua bueltatuko zaiela.