Saskibaloia
Eurobasket 2011
Espainia-Britainia Handia, (86-69): Hurrengo faserako sailkatuta
Erredakzioa
Scariolok zuzentzen duen taldeak hobekuntza izan du jokoan eta konfidantza hartu du garaipen honekin.
-
Espainiak 86-69 irabazi dio Britainia Handiari. Argazkia: EFE
Espainiak bere hirugarren garaipena lortu du jarraian ostiral honetan Britainia Handiari 86-69ko emaitzarekin irabazita. Horrenbestez, Scariolok zuzentzen duen taldea Europako txapelketako hurrengo fasera sailkatu da.
Talde espainiarrak jokoa hobetu zuen aurreko partidekin konparatuta, baina ez zuten gehiegi asmatu saski aurrean eta ez zuten alde handirik lortu atsedenaldirako. Bigarren zatian jaun eta jabe izan zen Espainia eta partida erabakita utzi zuen hirugarren laurdenean. Azkenean, garaipena espainiarrentzat (86-69).
Fitxa teknikoa:
86 - Espainia (19+19+22+26): Pau Gasol (21), Rudy (11), Navarro (3), Calderón (2) eta Marc Gasol (18) –hasierako taldea-, Reyes (10), San Emeterio (2), Ricky (4), Ibaka (8), Claver (4), Llull (3) eta Sada.
69 – Britainia Handia (16+16+13+24): Lenzly (2), Deng (17), Freeland (4), Reinking (9) eta Clark (14) –hasierako taldea-, Adegboye (8), Van Oostrum, Sullivan (5), Boateng (2) eta Johnson (8).