Publizitatea
Itxi

2021/03/15

20:52

Saskibaloia

Astearte honetan

Lointek Gernika Europako bere lehen final-laurdenak lortzen saiatuko da Errumanian

A. A. | EITB MEDIA

Gernikarren Eurokopako partida zuzenean ikusi ahal izango da astearte honetan, ETB4n eta eitb.eus-en, 18:00etatik aurrera.

  • Laura Cornelius subiendo un balón ante la oposición de Gabi Ocete (Tenerife). Foto: EFE

    Laura Cornelius subiendo un balón ante la oposición de Gabi Ocete (Tenerife). Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lointek Gernika Bizkaia Eurokopako final-laurdenetan izan nahi du lehen aldiz, eta, horretarako, astearte honetan jokatu behar duen final-zortzirenetako partida gainditu beharko du Errumaniako ACS Sepsi taldearen aurka. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, Sfantu Ghede hirian (Errumania).

Bere kantxan arituko den Sepsi gaindituz gero, euskal taldeak datorren apirilean lehiatuko den lauko finalerako txartela izango luke jokoan ostegunean bertan, Errumaniako kantxa berean. Balizko neurketa horretan, Italiako Reyer Veneziak eta Poloniako Gorzowk jokatuko duten kanporaketako irabazlea izango lukete aurrez aurre gernikarrek.

Mario Lopezek zuzentzen duen taldeak Valentzia Basketen aurka galdu zuen final-zortzirenetan joan zen denboraldian, eta, hartara, beste aurrerapauso bat gehiago eman nahi du. Hitzordu garrantzitsu horretara bere jokalari guztiak jokatzeko gertu dituela heldu da Gernikako taldea, otsailean izandako covid-19 kasuak behin atzen utzita. Izan ere, egoera horrek Emakumezkoen Endesa Ligako lau partida atzeratzea behartu zuten.

Hutsune bakarra Naiara Diez kapitainarena izango da, joan zen astean saskibaloitik erretiratuko zela iragarri baitzuen, elitean hamabost denboraldi egin ondoren.

Nafarrak ez zuen parte hartu duela hamar egun Valentzian jokatu zen Erreginaren Kopan. Lointekek finalerdietara sailkatzea lortu zuen orduko hartan, Ciudad de La Laguna Teneriferi irabazita, baina Valentzia Basketen aurka galdu zuten gerora.

Kopako hitzorduaren ondoren, Bizkaiko taldeak beste bi partida jokatu zituen iragan astean, Araskiren aurka irabazi zuen atzeratutako euskal derbia (79-70) eta Spar Kanaria Handiaren aurka galdutako ligako partida (73-72).

Eurokopako lehen fasea multzoko bigarren postuan sailkatuta gainditu zuen Gernikak Frantziako Carolo taldearen ostean, hau da, atzean utzi zituen Tenerife eta La Roché Vendeé.

Sepsi, bere aldetik, G multzoko txapelduna izan zen, bi lehia irabazi eta bat galduta. Fase horretan Rebekah Gardner eskolta estatubatuarra (17 puntu eta 7 errebote) eta Jovana Pasic (11 eta 4) jaurtitzaile serbiarra izan ziren jokalari nabarmenenak Errumaniako taldean.

Errumaniarrak, gainera, euren ligako liderrak dira, 18 jardunaldi jokatu eta bat bera ere galdu gabe, baita Kopako txapeldunak ere.

Astearteko partida zein ostegunekoa, lehendabizikoa gaindituz gero, zuzenean ikusi ahal izango dira ETB4n eta eitb.eus-en, 18:00etatik aurrera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena