Itxi

Saskibaloia

Igandean, 12:30ean

Gescrap Bizkaiak eta Lagun Aro GBCk derbirik parekatuena jokatuko dute

Erredakzioa

Euroligako atsedena dela-eta talde bizkaitarraren talentua areagotu daitekeela uste du Sito Alonso Lagun Aro GBCko entrenatzaileak.

  • Gescrap Bizkaiako jokalariak garaipen bat ospatzen

    Gescrap Bizkaiako jokalariak garaipen bat ospatzen. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBC irabazteko aukera guztiak dituelarik helduko da Bilbora. Izan ere, nahiz eta Europako lehiaketan arrakasta izan, Gescrapek ez du oraindik erregulartasuna lortu Endesa Ligan.

Euroligako atsedena dela-eta talde bizkaitarraren talentua areagotu daitekeela uste du Sito Alonso Lagun Aro GBCko entrenatzaileak. Talde bizkaitarrak Lagun Arori irabazita sailkapenean gora egiteko aukera duela azaldu du Alonsok.

Euskal derbia oso parekatua izango dela ematen du, nahiz eta Gescrapek talde zabalago eta osoago bat izan. Donostiarrak "talde" bat bihurtu dira, buruz jokatzen dakite eta azken lau partidak irabazi dituzte.

Sito Alonsok duen arazo nagusia Andy Betts pibotaren zalantza da. Erlojuaren kontra jokalaria sendatzeko ahalegina egiten ari dira, izan ere, ez parte-hartzeak donostiarren aukerak mugatuko lituzke.

Bederatzi denboralditan bere etxea izan zen hirira itzuliko da Javi Salgado antolatzailea.