Itxi

Saskibaloia

Errege Kopa

Real Madrilek Bartzelonaren aurka jokatuko du Errege Kopako finala

Erredakzioa

Joan Plazak zuzendutako Banca Civica 92-84 gainditu dute Pablo Lasoren mutilek Miroticek eta Sergio Llulek erasoan egindako lan bikainari esker.

  • Real Madril-Banca CIvica. Argazkia: EFE

    Real Madril-Banca CIvica. Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

92 - Real Madril (27+19+30+16): Llull (17), Singler (10), Suarez (13), Mirotic (21), Begic (9), -hasierako bostekoa-, Tomic (4), Carroll (9), Sergio Rodriguez (5), Reyes (-), Velickovic (2) eta Pocius (2).

84 - Banca Civica (14+30+16+24): Calloway (11), Urtasun (5), Tepic (8), Rubio (7), Davis (4), -hasierako bostekoa-, Triguero (12), Satoransky (5), Jasen (8), Bogdanovic (13), English (11), Izquierdo (-) eta Sastre (-).

Real Madrilek eta Bartzelonak jokatuko dute Errege Kopako finala azken bi urteetan gertatu bezala. Pablo Lasoren mutilek Sevillako Banca Civica gainditu dute finalerdietan (92-84) Palau Sant Jordiko kantxan.

Talde zuriak 25 puntuko abantaila izan du markagailuan (74-49) hirugarren laurdeneko azkenengo minutuetan, baina Andaluziako taldeak erasoan sakatu egin du eta azkenean 8 puntuko aldearekin soilik irabazi du Madrileko taldeak.

Partidako jokalari onena Nikola Mirotic gaztea izan da 21 punturekin eta 24ko balorazioarekin. Errege Kopako finalean hamalaugarren aldiz jokatuko dute elkarren aurka Real Madrilek eta Bartzelonak.