Itxi

Saskibaloia

Aintzatespena

Madelen Urieta eta Pablo Laso, urteko entrenatzaile onenak

AGENtziak | EITB MEDIA

Laugarren aldia da Araskiko entrenatzaileak aintzatespen hori jasotzen duena; zazpigarrena, Real Madrileko teknikariaren kasuan.

  • Pablo Laso (ezk) eta Madelen Urieta (esk.)

    Pablo Laso (ezk) eta Madelen Urieta (esk.). Argazkiaa: EFE

Espainiako Saskibaloiko Entrenatzaileen Elkarteak (AEEB) Madelen Urieta (Amurrio) eta Pablo Laso (Gasteiz) arabarrei 2020/2021 denboraldiko entrenatzaile onenaren aintzatespena aitortu die.

Hala, laugarren aldia da "Made" Urieta Araski taldeko teknikariak izendapen hori jasotzen duena. Amurrioarrak 2001ean, 20 urte zituela, ekin zion bere ibilbideari entrenatzaile gisa ARASKI Arabako Emakumeen Saskibaloia elkartearen sorrerarekin batera.

2015ean emakumezkoen saskibaloiaren maila nagusian estreinatu zen Araskirekin, eta aurtengoa zazpigarren denboraldia du saskibaloiko Emakumezkoen Liga nagusian. Bi aldiz sailkatu du Gasteizko taldea Erreginaren Kopa jokatzeko eta beste bi play-offetan aritzeko. Gainera, Urietak urrezko domina lortu zuen 2019ko Serbia eta Letoniako Eurobasketean, Lucas Mondeloren laguntzaile gisa.

Bere aldetik, Pablo Lasok zazpigarrenez jasoko du saria. Entrenatzaile gasteiztarrak hamar denboraldi daramatza Real Madrilen buru, eta 21 titulu lortu ditu guztira: 2 Euroliga, 5 liga, 6 Errege Kopa, 7 Superkopa eta Kontinente arteko Kopa bat.