Itxi

Saskibaloia

Kontratu bukaera

Bilbao Basketek Regimantas Miniotasen kontratua eten du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Talde bilbotarrak jokalariaren "lana, ahalegina, eta ardura" eskertu ditu ohar batean, iragan denboraldiko erdialdean iritsi zenetik.

  • Regimantas Miniotas.

    Regimantas Miniotas. Irudia: EFE

Surne Bilbao Basketek akordioa lortu du Regimantas Miniotasekin, hegal-pibot lituaniarraren kontratua eteteko.

"Eskerrak eman nahi dizkiogu Regimantasi joan den denboraldian klubera iritsi zenetik egindako lanagatik, ahaleginagatik eta erakutsitako jarraikitasunagatik. Era berean, hurrengo proiektuetan zorterik onena opa diogu jokalariari. Eskerrik asko Regi", adierazi du Bilboko klubak ohar batean.

Minotas (25 urte) iazko azaroaren amaieran fitxatu zuen Bilbao Basketek Vytautas Prienu taldetik eta Miribillako taldean egon den urtean 35 partida jokatu ditu.

Azken hamarrak denboraldi honetan izan dira, 4,6 puntu eta 3,9 errebote batez beste, 18 minututan.

Lituaniako Zalgiris Kaunas taldeak jokalariaren fitxaketa konfirmatu du euskal klubarekin lotura hautsi eta ordu gutxira.