Itxi

Saskibaloia

Sailkatuta

Lointek Gernikak aurrera egin du Eurokopan

EITB Media

Ostegun honetan jokatu diren multzoen faseko azken partidetako emaitzek mesede egin diote Bizkaiko taldeari eta final-zortzirenen atariko kanporaketa jokatuko du.

  • Lointek Gernika Bizkaia

    Virtus Bolonia - Lointek Gernika Bizkaia partidako irudia. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak aurrera egin du Eurokopan eta final-zortzirenen atariko kanporaketan egongo da. Ostegun honetan jokatu diren multzoen faseko 6. jardunaldiko azken partidetako emaitzek mesede egin diote, eta 2. Konferentziako hirugarren sailkatuen arteko onenetako bat izan da.

Asteazkenean Flammes Caroloren aurka galdu ostean, txapelketatik at geratu zirela uste zuen klubak, baina FIBAk jakinarazi zion H multzoko hirugarren zela, Virtus Boloniarekin berdinduta zegoen arren, average orokorra gernikarren aldekoa baitzen.

Ondorioz, Gernika-Lumoko taldeak Eurokopako final-zortzirenetako atariko kanporaketa jokatuko du. Txapelketako hurrengo fasean 32 taldek hartuko dute parte.

CBK Mersin Yenisehir Bld taldea izango da Lointek Gernika Bizkaiaren hurrengo aurkaria. Kanporaketako joaneko norgehiagoka Malosten (Gernika-Lumo) jokatuko da abenduaren 15ean; itzulikoa, aldiz, hilaren 22 izango da Turkiako taldearen kantxan.