Itxi

2022/01/02

12:21

Saskibaloia

Covidagatik

Endesa Ligako 16. jardunaldi osoa, bertan behera

EITB Media

Bihar jokatu behar zen partida, Valentzia-Kanaria Handia, ez da jokatuko hiru kutsatu agertu direlako kanariar taldean.

  • Kanaria Handia - Bilbao Basket partidaren irudia

    Kanaria Handia - Bilbao Basket partidaren irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

ACBk Endesa Ligako Valentzia-Kanaria Handia partida ez dela jokatuko iragarri du gaur goizean.

Neurketa Fontetako pabiloian jokatu behar zen bihar gaueko 21:30ean baina kanariar taldean hiru kutsatu agertu dira covidean eta ondorioz ez jokatzearen erabakia hartu du ACBk.

Modu honetan ez da Endesa Ligako 16. jardunaldiko partidarik jokatuko, gainerako neurketa guztiak atzeratuta bait zeuden arrazoi beragatik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;