Itxi

Saskibaloia

Garaipena. Leganesen aurka

Lointek Gernika Bizkaiak Erregina Kopa jokatzeko txartela eskuratu du

EITB Media

Gernika-Lumoko taldeak 85-61eko emaitzarekin irabazi dio Leganesi Endesa Ligako 14. jardunaldiko atzeratutako partida.

  • Lointek Gernika Bizkaia - Leganes

    Lointek Gernika Bizkaia - Leganes partidako jokaldi bateko irudia. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaia taldeak Erregina Kopa jokatuko du, asteazken honetan Innova-TSN Leganesen aurka garaipena lortu (85-61) baitu atzeratutako Endesa Ligako 14. jardunaldiko partidan. Malosten jokatu den neurketa irabazteak martxoan Valentzian egingo den Koparako txartela eman dio.

Gernika-Lumoko taldea nagusi izan da lau laurdenetan, eta garaipena bideratuta utzi du atsedenaldira iritsi aurretik (44-27). Leganes taldeko Imane Tatek partida bikaina jokatu du bere taldeak lortu dituen puntuen erdiak erdietsita (33), baina ez da nahikoa izan Lointek Gernika Bizkaia mendean hartzeko.