Itxi

Saskibaloia

Kontratua, bertan behera

Ukrainako inbasioa salatzeko CSKA Mosku taldea utzi du Shengeliak

AGENTZIAK | EITB Media

Georgiako saskibaloi jokalariak "Errusiako armadaren taldean" ez duela jokatu nahi esan du.

  • Toko Shengelia, Baskoniaren aurka. Argazkia: EFE

    Toko Shengelia, Baskoniaren aurka. Argazkia: EFE

Tornike Shengelia ala-pibotak, Ukrainako inbasioa salatzeko, Moskuko CSKA taldea utzi duela baieztatu du Georgiako Commersant hedabideak.

"Erabaki hau protesta moduan hartu dut Ukrainak jaso duen inbasioa salatzeko. Errusiako armadaren taldean ez dut jokatu nahi", esan du saskibaloiko jokalariak egin dioten elkarrizketan.

Commersant-en irakurri daiteke ere nola Shengeliak bere Facebookeko profilean Ukrainako bandera jarri duela, Moskuko taldearekin bere kontratua bertan behera utzi eta Espainiara bidaiatu duela.

Baskonian, inportantea

Georgiarra oso jokalari garrantzitsua izan zen Baskonian. Sei denboraldi jokatu zituen Gasteizeko taldean (2014-20), eta Endesa Ligan txapeldun izan eta gero alde egin zuen CSKAra.

30 urteko jokalariak Euroligan parte hartu dituen 15 partidetan oso zenbaki onak lortu ditu: 12,7 puntu, 4,7 errebote, 2,5 asistentzia eta 14,1 k balorazio batez beste.