Itxi

Saskibaloia

Emakumezkoen Endesa Liga

IDK Euskotrenek nagusitasunez eraman du Kutxabank Araskiren aurkako derbia (67-75)

EITB MEDIA

Donostiarrek partidaren kontrola hartu dute bigarren laurdenetik aurrera, Andrijana Cvitkovic pibotak egindako partida bikainaz baliatuta.

  • Kutxabank Araski-IDK Euskotren derbiaren emaitza

    Kutxabank Araski-IDK Euskotren derbiaren emaitza. Irudia: EITB Media.

IDK Euskotrenek bere 13. garaipena lortu du Emakumezkoen Endesa Ligan Kutxabank Araski taldearen aurkako derbia 67-75 irabazita. Bi arabarren kantxan, Gasteizen, neurtu dituzte indarrak.

Donostiarrek 15 puntuko aldea ere izan dute markagailuan, hirugarren laurdenaren amaieran. Baina Araskik ez du amore eman eta arabarrak azken segundora arte saiatu dira.

Gasteiztarrak nagusi izan dira lehen laurdenean. Made Urietaren jokalariek ezustean hartu dituzte gipuzkoarrak kontraerasoan jokatuz, eta hasierako oreka hautsi ostean 20 eta 14 izan dira aurretik lehen laurdenaren amaieran.

Baina etxekoen nagusitasuna hortxe amaitu da. Bigarren laurdenean, IDK Euskotrenek ordura arte oker egindakoak konpondu ditu eta 24na egin ostean, aurretik jarri dira.

Azken aldiko legez, arabarrak irregular aritu dira partida osoan, eta jarraikortasun falta hori garesti ordaindu dute.

Horrela, atsedenaldirako, IDK Euskotren 35 eta 38 izan da aurretik, aurreko minutuetako susperraldia berretsiz.

Hirugarren laurdenean jaun eta jabe izan da IDK, Cvitkovicen partida bikainaz baliatuz. Kroaziarra taldearen jokoaren pizgarri izan da, eta horri esker 15 puntuko aldearekin hasi dute azken laurdena.

Azken ahalegina

Baina erabakia zegoela zirudienean, Araskiko jokalariek aurrera pausoa eman dute eta 7 puntura hurbildu dira (61-68).

Hala ere, momentuko erreakzioa izan da. IDK Euskotrenek kontrola berreskuratu du eta azkenik 67 eta 75 gailendu da.

Gipuzkoarren 13. garaipena lortu dute ligan. Araskik, berriz, bere 12. porrota jaso du.