Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Keyona Hayesek Gernikan jokatuko du

EITB MEDIA

Hegal-pibot estatubatuarra Aluinvent DVTK Miskolc talde hungariarretik iritsiko da Gernikara. 22,1 puntu, 9,7 errebote eta 2,3 asistentzia lortu ditu bataz beste ligan eta 23,7 puntu eta 12,7 errebote EuroCup Womenen.

  • Keyona Hayes.

    Keyona Hayes. Irudia: Lointek Gernika.

Lointek Gernikak aditzera eman duenez, Keyona Hayes hegal-pibot estatubatuarra fitxatu du. Hayes, Minnesota Lynxeko trainning campean egon zen, hala ere, ezin izan zuen tokia egin WNBAn. Europan, berriz, esperientzia du. Frantzian, esaterako AS Villeurbanne taldean eta bigarren mailako Charnay Basket Bourgognen aritu da. 2018/2019 denboraldian igoera lortu zuen txapelketako jokalaririk onenaren saria jasoz.

Orduan, Hungariara joan zen, eta han, ZTE Noi Kosarlabda Klubean eman zituen lehen pausoak, ostean Ludovika-FCSM Csata Budapesten, baina denboraldi erdian Aluinvent DVTK Miskolcengatik fitxatu zuen. Bertan, 22,1 puntu, 9,7 errebote eta 2,3 asistentzia lortu ditu bataz beste ligan eta 23,7 puntu eta 12,7 errebote EuroCup Womenen.

Hamaikagarrena

Keyona Hayes aurtengo zazpigarren fitxaketa da, hamaikagarren jokalaria. Hortaz, kide honekin, Gernikako klubak itxitzat ematen du hurrengo denboraldirako taldea. Honako jokalari hauek osatuko dute 2022/2023 denboraldiko taldea: Keyona Hayes, Sofia da Silva, Julie Wojta, Andrijana Cvitkovic, Nogaye Lo, Laura Spreafico, Marta Alberdi, Sandra Ygueravide, Itziar Ariztimuño, Rosó Buch y Gabija Meskonyte.