Saskibaloia
Estreinakoz
Euskal talderik ez aurtengo Superkopan
Erredakzioa
Zaragozan jokatuko den txapelketan, Bartzelona, Real Madril, Valentzia eta Zaragoza arituko dira.
-
Real Madril-Bartzelona Regal. Argazkia: EFE
ACB Ligako bederatzigarren Superkopa Zaragozan jokatuko da. Eta, aurrenekoz, ez da euskal talderik arituko.
Aurtengo ekitaldia irailaren 22 eta 23an jokatuko da, esan bezala, Zaragozan eta, bertan, Bartzelona, Real Madril, Valentzia eta Zaragoza bera arituko dira. Anfitrioi gisa azken hori.
Xavi Pascualen taldea aurtengo Endesa Ligako txapeldun gisa arituko da. Real Madril, ostera, aurtengo Errege Kopako garaile gisa eta, Valentzia Basket, azkenik, nazioartean lortutako sailkapenik onena tarteko arituko da Superkopan.