Itxi

Saskibaloia

Denboraldi baten ostean

Maimouna Diarrak ez du Kutxabank Araski taldean jarraituko

EITB Media

Senegaleko pibotak denboraldi bate egin du Gasteizko taldean.

  • Kutxabank Araskik Maimouna Diarra agurtzeko publikatutako irudia

    Kutxabank Araskik Maimouna Diarra agurtzeko publikatutako irudia. Iturria: @Araski.

Maimouna Diarrak ez du Kutxabank Araski taldean jarraituko. Gasteizen denboraldi bat eman ostean, amaitutzat emango du talde arabarrean egindako ibilbidea. Barne jokoan erreferente izan da Diarra, eta bere indarra agerian utzi du kamiseta berdea jantzi duen bakoitzean.

Denboraldi honetan, Diarrak 32 partida jokatu ditu Ligan, Erreginaren Kopan eta Superkopan. Guztiak kontuan hartuta, 6 puntu, 7 errebote eta 0,7 txapel egin ditu batez beste partida bakoitzean.

Kutxabank Araskik esker ona agertu dio jokalari senegaldarrari erakutsitako konpromiso eta profesionaltasunagatik.