Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

IDK Euskotrenek Erin Whalen fitxatu du 2023-2024 denboraldirako

EITB Media

Jokalari estatubatuarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Donostiako taldearekin. Kanpoaldean zein barnealdean joka dezake.

  • Erin Whalen

    Erin Whalen, IDK Euskotreneko jokalaria. Argazkia: @ibaetabasket

IDK Euskotrenek Erin Whalen jokalaria fitxatu du 2023-2024 denboraldirako, klubak ostiral honetan, maiatzak 26, jakinarazi duenez, komunikatu baten bidez.

Estatubatuarrak Endesa Ligako Embutidos Pajariel Bembibre taldean jokatu du denboraldi honetan, eta batez beste 14,1 puntu eta 5 errebote erdietsi ditu; gainera, biko jaurtiketen % 43,4 saskiratu ditu, hiruko jaurtiketen % 38,9 eta jaurtiketa libreen % 84,6.

Endesa Ligan jokatu aurretik, Zeelanda Berriko Mailand Pouakai taldean ibili zen, unibertsitatea utzi eta WNBAko (Estatu Batuetako maila gorena, emakumezkoetan) Indiana Fever taldearen entrenamendu kanpamentuan probatu ostean. Zeelanda Berriko ligan, 13 partida jokatu zituen, eta batez beste 15,3 puntu eta 5,6 errebote erdietsi zituen, eta baita 2,2 asistentzia eman ere.

Erin Whalenek kanpoaldean zein barrualdean joka dezake.