Itxi

Saskibaloia

Gurpil-aulkian

Bidaideak Bilbaok Econy Gran Canariaren aurka ekingo dio Errege Koparen defentsari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Errege Koparen 46. edizioa Burgosko El Plantio kiroldegian jokatuko dute, datorren otsailaren 23tik 25era.

  • Bidaideak taldearen artxibokko argazkia, 2023ko Errege Koparen garaipena ospatzen

    Bidaideak taldearen artxibokko argazkia, 2023ko Errege Koparen garaipena ospatzen

Bidaideak Bilbaok Econy Gran Canariaren aurka hasiko du gurpil-aulkiko saskibaloiko Errege Koparen defentsa, astelehen honetan egindako zozketaren arabera. 2024ko txapelketa otsailaren 23tik 25era jokatuko dute, Burgosko El Plantio kiroldegian.

Burgosen lehiatuko den zortzigarren taldea zein izango den jakin gabe egin zuten zozketa. Izan ere, urtarrilaren 30ean Amiab Albacete eta Servigest Burgos hautagaien arteko partidatik aterako da falta den sailkatua. Horrek UCAM Murtzia izango du aurrean final laurdenetan.

Horrez gain, Amiab Albacetek, egungo Ligako eta Europako txapeldunak, eta Iberconsa Amfivek neurtuko dituzte indarrak. Horrenbestez, Bidaideaki (2022ko eta 2023ko txapelduna) errebantxa har liezaioke finalaurrekoetan, baldin eta Bilboko taldeak aurrera egiten badu. Bestetik, Amivel Reyes Gutierrez eta Ilunion taldeak lehiatuko dira, eta norgehiagoka horretako garaileak UCAM-Fundacion Aliados eta Servigest Burgos parekatzean irabazten duenaren aurka jokatuko du.